Lehenbiziko minutuan sartu zuen Aierbek gola Laubururentzat; banda luze batean Andonik egindako asistentzia on baten ostean ireki zuen markagailua. Laskorain, baja asko izanda ere, lehiakor agertzen zen eta ibartarrak presionatzen asmatzen zuen; hauek, Tolosarren zonako defentsa ezaguna erasotzeko zalantza handiekin, beren eraso-jokoa lotzen saiatzen ziren.
Partidaren tonika orokorra hau zelarik, Lasaren gola iritsi zen atsedenaldirako 3 minutu geratzen zirenean; korner bat ateratzean egin zuen, Zuriri partida irabazi eta baloia gurutzatu zuenean. Odeik ezin izan zuen ezer egin eta lehenbiziko zatia banako berdinketarekin amaitu zen.
Bigarren zatia berdintsu joan zen, defentsa bisitarien pista erdian eta trantsizio azkarrak bilatu nahian. Lakorain berriz, errotazio urriak eragindako nekea nabaritzen hasi zen. Hogeita hamargarren minutuan kontraeraso bat aprobetxatuz, Zurik 1-2ra igo zuen markagailua, azken emaitza izango zena eta azken bost minutuetan ibartarrak bosteko jokoa landu zuten, test moduan, larunbateko erronkari begira.
Ordua erabaki gabe badago ere, itzulerako partida maiatzaren 17an izango da, asteazkena, eta kanporaketaren irabazlea larunbata 20an neurtuko da Gora Bilbao Redblue eta Zierbena jokatzen ari diren kanporaketaren irabazle suertatzen denarekin. Joaneko partida Gorak irabazi zuen 8-5eko emaitzarekin.
PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA
LASKORAIN: Landa, Martin, Gaba, Paul, Juaristi. Lasa, Julen Garcia, Beñat eta Narvartek ere, jolastu zuten.
LAUBURU MAHALA: Odei, Aierbe (1), Colas, Andoni, Aitor. Alex, Zuri (1), Agus, Liher, Josu, Makorra eta Peñak ere, jolastu zuten.
GOLAK
0-1 MIN 1 Aierbe
1-1 MIN 17 Lasa
1-2 MIN 30 Zuri