Tripako-minak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Nerabezaroan sartu orduko ikasi nuen hileroko bisita gorria ezkutatzen. Ez zidan inork esan konpresa eta tanpoiak korrika pasa behar nituela motxilatik patrikara estalkien kolore biziak disimulatzeko nahian.

Magia eta matematika

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Magia eta matematika

Hasteko eta behin, ez daukat nire burua aditutzat. Ez naiz ni gure herri musikal honetan inoiz instrumentu bat ikasi edo koro batean kantatu duen edonor baino adituago.

Oporrak herrian

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Badakit oporrak bukatu direla ia denontzat, bai. Badakit agian mingarria izan daitekeela zenbaitentzat oporrez hizketan hastea orain, lanerako eta eskolarako itzuleraren aje erdian. Baina baditut pare bat hitz udako egun eta hilabeteei eskaintzeko ba!

Tolosa, herri kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Herri kulturala da Tolosa, dinamikoa, bizia. Harro asko esan ohi ditugu hitzok, paparra beterik, eta ez dira gezurra. Neure azalean sufritu dut, ekitaldi bat antolatu nahi eta, larunbat bakar bat ez aurkitzea libre, beste ekitaldirik gabe. Ahalegintzen gara elkarri enbarazu ez egiten, ikusleak elkarri ez kentzen, eta horrela, denen artean herriari bizia ematen.

Kutsaduraz

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Limpia, fija y da esplendor zioen RAEk. Horixe omen zen bere lana, hizkuntza txukun mantentzea, hitzei banan bana trapua pasaz eta distira emanaz. Eta hitzak egon daitezke hiztegian finkaturik, garbi eta distiratsu, jakina. Baina euskaldunok ongi dakigu hizkuntza bati erabilerak ematen diola bizia, horretarako hitzak zikindu behar badira ere.

Bideak

Erabiltzailearen aurpegia Hezkuntza

Nire irakasle izandako batek hots egin zidan duela ez asko. Ni ikastolara joatea nahi zuen, unibertsitatean egingo duten bidea aukeratzen ari diren ikasleekin hitz egitera, beste hainbat ikasle ohirekin batera. Gure esperientzia azaldu behar omen genien. Joan nintzen bada, eta eskatuta bezala, kontatu nien handik atera eta gaurdaino egin dudan ibilbidea. Baina askoz ere interesgarriagoa iruditu zitzaidan ondoan neuzkan beste hizlariek kontatu zutena, edo kontatu zutena baino gehiago, transmititu zuten mezua.

Kalera noa ihesi?

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Leporaino dabil lantokian. Legezko zortzi orduak ez dira nahikoa iritsi zaien lan guztia aurrera ateratzeko. Krisia gainditzen ari garen honetan, badakizu... ezin ezeri ezetzik esan! Beraz, zortzi ordu lantokian, batzuetan bederatzi edo hamar ere bai, eta gero beste pare bat etxean, ordenagailu aurrean, begiek erre arte.

Bio-erritmoak

Erabiltzailearen aurpegia gizartea

Animalia askok lozorroan pasatzen dute negua. Hotzak otzanduta, lurpean edo haitzuloen epelean sartzen dira, zereginik gabe, eguraldi txarrari babesean aurre egiteko. Naturaren eta bizitzaren legeak omen.

Karetak eta gona motxak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Gabonak pasa ondoren, beste usain bat hartzen du aireak tolosarrontzat. Ez dakit usain hori benetakoa den, ala gure desioen indarra ote den gure garunean zerbait pizten duena, aireak zerbait desberdina duela sinestarazten diguna. Baina bai, Gabonak pasa orduko, inauteri usaina hartzen du Tolosako aireak.

Kolpeka

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Kolpeka bizi gara. Ez elkarri tira, tarteka hori ere bai…, ez da hori esan nahi dudana. Nolabait esateko, erritmo kolpeak deituko nieke, bat-bateko azelerazioak eta pixkanakako baretzeak; Sumindura kolpeak.