OLERKIA

Hasiera

Erabiltzailearen aurpegia
Dena odol
        dena busti
dena guri
       hasten gara
negar, izu eta egarri.

 

 
sabel puztuetatik
      sabel gozoetatik
sabel nekatuetatik irteten gara
ebakitako
     bortxatutako
edo ordaindutako sabeletatik. 
 
jaiotzea sortzea bailitzan
     sortzea, hastea
eta hastea, ekitea
    hutsetik
 
baina alu batekin jaiotzen gara
    edo zakil batekin
norbaitena baino larru zuriagoarekin 
    eta norbaitena baino 
beltzagoarekin
 
abizen, naziotasun agiri 
    eta aurrezki kontuarekin jaiotzen gara
ala abizenik, naziotasun agiririk 
    aurrezki konturik gabe
 
ospitale pribatuan jaiotzen gara 
    adosatuko baineran
errefuxiatu gunean
    edo pateran
 
    eta
dena gose dena haragi dena marru
    hasi egiten gara
baina ez gara hasten
    hutsetik. 

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!