Desagertu egin dira

Erabiltzailearen aurpegia

Desagertu egin dira haurrak. 

Oihuak, patineteak eta baloiak.

Actimel-ak, Goazen-eko abestiak.

Inozo, sinetsi egin zuten beraientzako zela

zelofanetan aurkeztu zitzaien mundu hau.

Eurentzako fabrikatzen genituela panpinak

eta eraikitzen, eskolak.

Bat-batean hiltzaile potentzial bilakatu dira

eta geure burua babestu behar dugu

haiengandik.

Prezioaren arabera egin dugu eskubideen mailaketa:

kamioiak iristen dira paper-fabrikara

eguneko ogia jaten dugu

banatzaileek bizikleta estatikoak entregatzen dituzte etxeetara

eta koktelerak.

Baina desagertu dira algarak, marruak eta txilioak.

Eta arrautza kaxekin egindako eskulanak.

Plastilinak, lacasitodun bizkotxoak.

Desagertu egin dira

haurrak.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!