Psikopedagogia

Guraso perfektua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2019ko aza. 8a, 11:10

Perfekzionismo eta itxuraren gizartean bizi gara, hanka sartu dugula onartzea kostatzen den gizartea non itxurak garrantzia gehiago daukan barruan dagoenak baino.

Hau dela eta, bestearen onarpenean bizi gara, autoexijentzia eta beldurrez beteta. Bikote batek haur bat izan behar duela jakitean, haur horri onena nola eman informatzen hasten da eta baita bere ingurua ere eta hor hasten da guraso perferktua izatearen presio eta negozioa; karroa marka honetakoa, bularra eman behar diot bai ala bai, 12-14 hilabete tartean oinez hasi beharra dauka aldizkari honetan honela diolako, bestela agian atzerapen bat daukat…

Haurra koskortzen doan heinean, presioa ere handitzen doa. Parkean adibidez, ohikoak izaten dira guraso perfektuaren itxura saltzen duten gurasoak eta nola ez hauen seme edo alaba perfektuak. Behin eskolan sartzean, hezkuntza sistema eta batez ere, irakaslea presioa egiten hasten da; minimoak exijituz, portaera jakin bat…

Presio honek, sekulakok pisua eta estresa sortzen du guraso zein hauen seme-alabengan; konparaketak, minimoetara iritsi beharra, guraso elkarteetan parte hartzeko obligazioa…

Bide honetara iritsita bi aukera daude. Lehen aukera, trikimailu eta manipulazioaz jabetzea da eta sisteman bizi arren, sarri aurka joaten datza; hau da, semea edo alabak agian ez duela parte hartuko eskolako ekintzaren batean ez duelako nahi, futbolean ez badu jokatu nahi uzteak... honek sortu dezakeen "bazterketari" aurre eginez. Guraso hauek askeagoak dira presioa kudeatzen eta planto egiten dakitelako baina bestalde guraso taldetik albo batera geratzeko arriskua daukate.

Bigarren aukera, korrientea jarraitzea da; haurra ingelesera apuntatu nahiz eta ez duen nahi, guraso ekintzetan parte hartu nahiz eta ez duten nahi eta guraso perfektuak jasan…horrek sor dezakeen presio emozionala jasanez.

Beraz, guraso bakoitzak aukeratu behar du lehen aukera hala bigarrena. Hala ere, argi eduki behar dugu guraso perfektu izateko presioa beti izango dugula, gakoa bakoitzak presioaren aurrean daukan kontzientzian datza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!