Begirada grafikoa

Izate hutsaren biolentzia

Erabiltzailearen aurpegia

Azken egunetako erailketa eta indarkeria sistemakoak nakar tarte honetara berriz. Maritxu, mari-mutil, atsogizon, emagizon, atzelari, mari-motrailu, marikoi, trabesti, lesbiana, trabelo hau guztia gara, eta gaur ozenago esan eta erakusteko gai gara batzuk.

Ikusi da irain hauek ez direla muxu truk eta badutela kostu bat, BIZIA. Azken astean Samuel galdu dugu baina bidean askok egin dute bere buruaz beste edo ez da probarik egon biolentzia LGTBfoboa zela salatzeko. Has gaitezen irain hauen gaineko erantzukizuna hartzen; Samuel eta beste asko ez dituzte sexu bereko pertsonekin oheratzeagatik akabatu, egotzi zaien genero batetik aldendu eta identitate propio bat eraikitzeagatik. Heteroaraua ez da bakarra eta identitate guztiak dira baliozkoak. Heteroaraua denon artean eraikitzen dugu eta hau denon artean eraldatu behar dugu, denon erantzukizuna da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!