Erakutsiz ikasi

Hel dezagun Metoro eskutik!

Erabiltzailearen aurpegia

Ezinbestekoa. Horrela deskribatuko genuke aste honetako bizipena, eta datorren asteko erronka. Herrikideko ikastetxean urtero bultzatzen den Elkartasun Kanpainaz ari gara. Aurten Metorora (Mozambike) bideratuko dugu gure laguntza, bertako ikasleen hezkuntza sustatu eta hobetzeko helburuarekin, emakumeena bereziki.

Prozesua gorabeheratsua izan da, guztiok dakigunez, ez baita batere erraza, 17-18 urteko ikasle lanpetuen agendan, boluntariotza egiteko denbora aurkitzea. Hala ere, ez dago sari hoberik besteen zoriontasuna baino.

Elkartasun kanpaina hasi berri dugu, eta ilusio eta gogoz ekin diogu aurtengo egitasmoari. Oso aberasgarria da, ikuastea, kanpainaren aurrean gazte eta helduek duten jarrera; adin guztietako gazteek herrialdeari Mozambikeri buruz duten interesa ikustea. Hainbat astetan zehar kanpainaren prestaketan aritu gara eta, gure jomuga lortzearren, zenbait jarduera prestatu ditugu. Horien artean, eskolako atariko orduetan, hainbat hamaiketako saltzen aritu gara. Arratsaldeetan, kafe solidarioa saltzen aritu gara. Pultsera batzuk ere salgai jarri ditugu, Mozambikeko banderarekin.

Gaur egun, gero eta elkartasun ekintza gehiago egiten dira gazteen artean, eta besteak zenbait egoeraren aurrean kontzientziatzeko balio du. Tolosan, adibidez, aisialdi taldekook aritzen gara, hainbat kanpaina egiten: Eguberrietakoa edota aurten egiten ari garen Metorokoa. Eguberrietako kanpainan latak jasotzen ditugu, behar gehiena daukatenei banatzeko, eta Tolosako Abegira joaten gara, bertan laguntzera.

Helburu nagusia, aurretik prestatutako proiektua aurrera eramatea izaten da, eta taldean elkarri laguntzea ezinbestekoa da. Horrela, elkar lagunduz gero, kanpainak eta jarduera solidarioak hobeto ateratzen dira. Gainera, kanpainan guztion artean lan eginez gero, irabazi gehiago lortzen dira.

Elkartasunak gazteengan duen eragina nabaria da. Balio berriak eskuratzeko balio du, hala nola: enpatia, laguntzeko gogoa, doakotasuna… Izan ere, boluntarioa izateak onura asko ekartzen ditu, besteei laguntzea oso baliagarria delako.

Laburbilduz, gaur egun beharrezkoa da boluntariook egiten duguna, diru truke izan gabe beste zenbait gauza eskuratzen ditugulako, eta balio handia daukatelako. Gainera, guri balioak emateaz gain, besteentzako onuragarria da, haien egoera hobetzeko. Bizi garen gizartean ezinbestekoa da besteei laguntzeko egitasmoak sustatzea, eta horiek gazteek antolatutakoak izatea. Azken finean, elkartasunak, hau da, besteei laguntzeko jarduerak, indartu egiten du gizabanakoen arteko harreman sarea eta, ondorioz, besteen tokian jartzeko gaitasuna. Abilezia horiek gizarte osasuntsuago, sendoago eta zuzenago bat eratzeko osagai bikainak dira.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!