Iñaki Olano eta Irati Larrañaga txapeldun Garingo Mendi Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Aranburu 2020ko urt. 21a, 19:58
Argazkia: A. Aranburu/Goierriko Hitza

Garingo Mendi Lasterketa Goierri Trail Kopako lehen lasterketa izan da. Beste zortzi lasterketa lehiatuko dira urrira bitarte. Aurtengo nobedadea Txindokiko Kilometro Bertikala da. Argazki galeria Goierriko Hitzan.

Giro paregabea sortu zen igandean Beasaingo Garin auzoan San Sebastian jaiak direla eta. Garingo Mendi Lasterketa Muñoaga elkarteak antolatzen du, 11 kilometroko ibilbidearekin. Lokatza izan zen nagusi, basozainak pinuak ateratzen ibili direlako eta egun euritsuak izan ditugulako. Lasterketako partaideek anoa-postuak izan zituzten itzuli bakoitzean. Proba amaitzerakoan ordea, gozokiak, pintxoak eta edateko salda beroa izan zuten.

Sailkapena

Lehen goierritarra Martin Diez segurarra izan zen. Bestelakoan, hurrengoak izan ziren lehen hiru sailkatuak:

Gizonezkoak:

  1. Iñaki Olano, Altzo.
  2. Beñat Etxabe, Bergara.
  3. Jokin Etxabe, Bergara.

Emakumezkoak:

  1. Irati Larrañaga, Usurbil.
  2. Maider Unanue, Arama.
  3. Haizea Ramirez de Alda, Altsasu.

Goierri Kopa Trail

Garingo Mendi Lasterketa Goierri Trail Kopako lehen lasterketa izan da. Beste zortzi lasterketa lehiatuko dira urrira bitarte, horien artean, aurtengo berrikuntza barne: Txindokiko Kilometro Bertikala. Jarraian lasterketen egutegia:

· Martxoak 1: UZ Trail (Urretxu-Zumarraga). 22 eta 11 km.
· Martxoak 14: Arriarango Mendi Lasterketa. 23 eta 11 km.
· Apirilak 4: Leharrei (Gabiria). 24 eta 15 km.
· Maiatzak 9: Segura-Zerain. 25 eta 15 km.
· Maiatzak 16. Txindokiko Kilometro Bertikala. 4,1 km.
· Ekainak 20: Zaldibiako mendi lasterketa. 27 eta 15 km.
· Irailak 13: Axari Trail (Idiazabal). 25 eta 15,5 km.
· Urriak 18: Ordiziako Mendi-maratoia. 20 km.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!