Erakutsiz ikasi

Etxeko lanak eta homeschooling-a hizpide

Erabiltzailearen aurpegia

Etxerako lanak, bai ala ez?

Gaur egungo gazteok etxerako lan ugari izaten ditugu, baina, beharrezkoak al dira? Egia al da, lagundu egiten dutela gauzak hobeto ulertzen?

Hasteko, nire ustez ez dira beharrezkoak. Horretarako eskolara etortzen gara; baina, hori bai, nahi duenak egin ditzake. Nire ustez laguntzen dute, baldin eta gogoz egiten badira, baina gogorik gabe ez. Azkenean, ordu-extrak dira.

Gainera, leku batzuetan etxerako lanak debekatuta daude. Adibidez, zenbait herrialdetan eskolan esaten diete, etxean familiarekin egon eta ondo pasatu behar dutela. Gazteek esaten dute, etxerako lanik gabe, hurrengo egunean eskolara motibatuago joaten direla, badakitelako ez dietela etxerako lanik bidaliko.

Azkenean, guk, gazteok, eskolan 5-6 ordu pasatzen ditugu, eta etxerako lanak edukita ez dugu denborarik deskonektatzeko. Eskolan ondo doazenei, hau da, ulertzen dutenei, etxerako lanak ez die ezer askorik aportatzen, eta agobiatu egiten dira. Oso ondo ez doazenek, aldiz, ulertzen ez dutenez, ezin dituzte egin, eta etsi egiten dute. Orduan, hurrengo egunean, ez dira eskolara motibatuta joango.

Beraz, pentsatzen dut etxerako lanik gabe gazteak eskolara motibatuago joango direla, eta eskolatik deskonektatzeko denbora edukiko dutela.

Sergio Diaz

Homeschooling

Homeschoolinga erakusteko eta irakasteko metodo bat da. Umeek eskolan ikasi beharrean, etxean ikasten dute gurasoekin. Euskal Herrian gero eta kasu gehiago dauden arren, ez da oso ohikoa. Baina, zer onura ditu etxean irakasteak? Eta metodo hau legeak onartzen al du? Nire ustez, irakaskuntza metodo honek, beste gauza guztiek bezala, bere alde onak eta txarrak ditu.

Luixa Reizabal psikologoaren arabera, ume bat etxean hezteak alde onak eta alde txarrak ditu. Etxean ikasten baduzu, arreta zuregan jartzen dute, eta zure erritmora egokitzen dira klaseak. Eskolan, berriz, gero eta ikasle gehiago daude, eta ikasketa prozesua ez da hain pertsonalizatua. Bestalde, etxean bakarrik egoten direnez, denbora gutxiago pasatzen dute beraien adineko umeekin, eta zailagoa da lagunak egitea.

Homeschoolinga Espainian legeak erabat onartu ez duen arren, Amerikar Estatu Batuetan gero eta ume gehiagok ikasten dute etxean. Esate baterako, Hernan familia ohiko eskola sistemaren aurkakoa da, eta euren bi seme-alabak etxean hazten dituzte. Duela gutxira arte, diplomatutako irakasleek bakarrik eman zitzaketen eskolak. Gaur egun, eskola garaian dauden haurren %3 etxean hezten dira. Normalean, gurasoek erlijioagatik aukeratzen dute hezkuntza mota hau, edo eskola sistemaren aurka daudelako.

Beraz, ondoriozta dezakegu, hezkuntza eredu desberdinak daudela eta, aukeratzen dena aukeratuta ere, guztiak direla errespetagarri.

Araia Mendia

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!