Erakutsiz ikasi

Parte hartuko al genuke reality show-ren batean?

Erabiltzailearen aurpegia Erniobea 2017ko mai. 8a, 07:55

Aspaldi honetan, reality show-en gainean hausnartzen ibili gara.

Batetik, ezagutzen genituen reality show-ak (RS) zerrendatzen hasi gara eta hona hemen telebista kate diferenteetatik aditzeaz edota ikusten ditugulako ezagutzen ditugunak: lehen-lehenik, gure artean, diferentziaz ezagunena eta ikusiena, Conquis, ondoren, Gu eta Gutarrak eta hortik aurrera: Mujeres hombres y viceversa, Gran Hermano, Supervivientes, Adán y Eva…

Reality-en kontua aztertzen zuen ED TV filma ikusi genuen eta RS-ei buruz genuen ideia erabat aldatu zen. Filma ikusi baino lehen, gehienok pentsatzen genuen RS batera joan nahiko genukeela arrazoi diferenteengatik. Batetik, diru kontua erakargarria egiten zitzaigun, bestetik, ezagun izatearen kontuak ere erakartzen gintuen. ED TV ikusi ondoren, gauzak beste modu batera ikusten eta pentsatzen hasi ginen.  
Dirua faltako bagenu, pentsatzen genuen joango ginatekeela, baina ED TV ikusi ondoren, ez dugu horren garbi hori egingo ote genukeen. Izan ere, norberaren intimitatea mundu osoak ikusten du eta norberaren bizitza pribatua ere bai. Are gehiago, RS-ek audientzia areagotzen dute, beraz telebista kateen diru sarrerak ere bai jendearen miseriak kontatuz.

ED TV-k ikusarazi digu zein itogarri bihur litekeen pertsonaren egunerokoan reality show batean parte hartzea. Badu, dena dela, alde on bat ere, gure miseriak horren handiak ez direla ikusteko ere balio dezakete, miseriak erlatibizatzen ere lagun dezakete reality show-ek.


Oier Otegi, Eneko Mendizabal, Axier Beobide, Ruben Casas,
Markel Urionaguena, Unai Mateos, Olatz Inza eta Olaia Elgarresta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!