'Naparra', 40 urte bila: non duzue?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2020ko eka. 11a, 16:59
Argazkia: Tala Uriguen, Dani Blancok koloreztatua.

Lau hamarkada bete dira 1980ko ekainaren 11n José Miguel Etxeberria Naparra Ipar Euskal Herrian desagertu zenetik. Orduz geroztik, familiak hamaika ahalegin egin ditu auzia argitu, haren gorpuzkiak berreskuratu eta doluaren bidez, haien bizitzako kapitulu lazgarri bat ixteko. Ez da posible izan, ordea, eta zauriari oinazea dario oraindik.

José Miguel Etxeberria Alvarez 1978ko abendutik Ipar Euskal Herrian bizi zen errefuxiatu gisa, sasoi hartako beste ehunka euskal herritar bezala. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen desagertu zenean, baina aurretik ETAko kide ere izan zen. Frankismotik demokraziarako Trantsizioa bizi zen urte haietan estatu osoan eta indar bereziz Hego Euskal Herrian. Hamaika arrazoi tartean, euskal gizarteak borroka guztien arragoa zirudien, besteak beste hainbat talde armaturen jardueragatik eta estatuaren errepresioagatik, besteak beste talde parapolizialak erabilita.

Etxeberria Iruñean jaio zen 1958ko apirilaren 14an. Aita Alegiakoa eta ama Iruñekoa, hiru anai-arreben arteko erdikoa zen. Iruñeko josulagunen ikastetxean ikasi zuen eta gazte ekin zien politika kontuei, sasoi hartan oso ohikoa zenez. ETA Politiko-militarreko –polimiliak– talde berezietan aritu zen eta hortik egin zuen jauzi ETA Militarrera –miliak– lehenbizi eta Komando Autonomoetara –autonomoak– ondoren.

Erreportaje zabala osorik Argia-n, egin klik hemen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!