XVIII. Urtemuga Eguna ospatuko dugu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2017ko mai. 25a, 00:11

Asteburu honetan Anoetako Gaztetxearen XVIII.urtemuga ospatuko dugu. Ostiralean, Pobresia antzerki emanaldia izango da eta larunbatean Urtemuga Eguna ospatuko dugu. 

Goizean, patata-tortila txapelketa egingo dugu eta bazkariaren ondoren, poteo musikatua izango dugu arratsaldean. Eguna bukatzeko, Ingo al deu? taldearen erromeria izango da gaztetxean. 

Txirrisklasa ere banatuko da gauean zehar! 

Animatu eta parte hartu! 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!