Ikasturte amaierako festa

Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako gurasoek, kurtsoan zehar beraien haurrek prestatu dituzten dantza eta abestiez gozatzeko aukera izan zuten.

Emanaldiaren momenturik hunkigarriena, aurten 6. mailan aritu eta hurrengo ikasturtea Alegian burutzen hasiko diren umeei egindako agurrarekin heldu zen. Eguna bukatzeko, bazkaria egin zen, eta txikiek puzgarrietan ibiltzeko aukera izan zuten.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!