Frisbi

Erabiltzailearen aurpegia Alex Padilla 2020ko aza. 6a, 11:58
Frisbi. FRISBINAIZ

Txakurra omen da gizakiaren lagunik on eta leialena. Hala diote askok, behintzat! ;)

Nire kasuan aldiz, aitortu beharra daukat, ez naizela inoiz oso txakurzalea izan. Beharbada txikitan beldurra ematen zidatelako edota gurasoen etxean txakurrik izan ez dugunez, ez nituen oso begi onez ikusten.

Kosta egiten zait txakurrekin konektatzea. Arrazoia? Nik ere ez dakit! Askotan galdetu izan diot neure buruari eta ez dut erantzun argirik atera! Katuzaleagoa izan naiz beti. Katu edo txakur baten artean, katu bat aukeratuko nuke… gaur arte.

Txakur batekin (edo gehiagorekin) bizi diren lagun asko ditut. Nire arreba zaharrenak ere bi ditu. Eta kasu hauetan guztietan sekulako harreman berezia ikusten dut beraien artean. Katuekin gertatzen ez den bezala.

Galleta, Elur, Pixpi, Negu, Bera… dira nire gertuko lagun eta familiakoen txakurren izenak. Denak izugarri politak eta maitekorrak. Hala ere, badut bat oso-oso berezia, espeziala… Ikusten nauen guztietan korrika miazkatzera etortzen dena: Frisbi.

Frisbi, Frisbina, Frixita, Fris… Modu askotara deitzen diogu eta nire lagun-minen etxera noan guztietan, prest egoten da ate ondoan nirekin jolasteko desiratzen. Berarentzat osaba Padi naiz eta izeba-osaba guztiek egiten duten bezala, dena onartzen diot. Jolasaldiarekin erlazionatzen nauela uste dut, jaja!

Aurreko astean, Tolosan barrena galdu zen Fris kotxe batek jo eta izutu ostean. Zaila egingo zait egun hori ahaztea. Orduan konturatu nintzen, txakur horregatik sentitzen dudan guztiaz


Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Egun txar bat izan dudala sumatzen baldin badu, segituan dator niregana aurpegia miazkatzera eta bere maitasun guztia nirekin konpartitzera eta ostiral giroan banoa aldiz, bera ere segituan girotzen da! Mendira paseoan goazenean, kotxean, errekan, hondartzan… konturatu gabe, nire gaur egungo bizitzaren parte garrantzitsu batean bilakatu da.

Aurreko astean, Tolosan barrena galdu zen Fris kotxe batek jo eta izutu ostean. Zaila egingo zait egun hori ahaztea. Orduan konturatu nintzen, txakur horregatik sentitzen dudan guztiaz. Lagun-minak lur jota ikusteak eta neure burua ere galduta sumatzeak, emozionalki asko hunkitu ninduen. Ordura arte ez nuen txakur batengatik horrelako sufrimendurik jasan eta segituan ulertu nuen Tolosa eta inguruko herrietako jende askoren inplikazioa. Bizi dugun egoera honetan txakur baten desagerpenak sorrarazi dezakeen hutsunea edo tristura ulertzea beharbada zaila izango da askorentzat. Niretzat aldiz, guztiz errespetagarria eta ulerkorra.

Zorionez, txakurtxoa hurrengo eguneko goizeko 4etan aurkitu zuten etxe inguruan eta etxean da berriz. Nik artikulu hau amaitu eta berehala noa berarekin berriz jolastera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!