Fagus Alkiza, natura, gizakia eta kulturaren interpretazio zentroa

Erabiltzailearen aurpegia

Izen poetiko horren atzean, ingurumenaren hezkuntzan oinarritutako ekimena dago. Alkizako herriak, bere garapena eredu jasangarritik egitea erabaki zuen eta Hernio-Gazume inguruan duten balio natural eta askotarikoa zaintzea eta zabaltzea dute helburu.

Eremuaren natur balioan: kareharrizko egitura, gailur harkaiztsuak, leize karstikoa, fauna saguzarrak, hegazti sarraskijaleak eta intsektu saproxilikoak eta flora pago motza interesekoa sartzen dira. Guzti honi loturik, lau ibilbide tematiko diseinatu zituzten, bisitariek naturaz in-situ gozatu asmoz: baserrien ibilbidea, saguzaharrena, gau txoriena eta Hernioko itzulia. Horretaz gain, martxotik urrira bitartean, hilabetean behin irteera gidatuak antolatzen dituzte familia giroan egiteko.

Udaletxearen azkeneko solairuan kokatua dagoen interpretazio zentroak, ikastetxe eta taldeen bisitak jasotzen ditu eta Hernio-Gazumeko landaretza, fauna eta kultur balioak lantzen dituzte ikasleekin. Azken batean gizakiaren presentziak, inguruko larre eta basoetan eragina izan du eta balore positiboak jaso ditu ingurumenaren ikuspegitik, pago motzak, ganaduen larreak eta kulturalki berriz, txondorgileen ofizioa eta karobiena.

Proiektu honi guztiari loturik ere, Alkizako eskolako hiru eta bost urte bitarteko ikasleek, astean bitan baso eskolara joateko aukera dute eta helduagoekin berriz, Aranzadi zientzia elkartearen laguntzarekin ingurumenarekin lotutako unitate didaktikoak lantzen dituzte. Orain arteko esperientzia oso positiboa dela adierazi dute, ikasle zein irakasleak pozarren baitira.

Izan, zientzialari, biologo, ingurumen teknikari, kontserbazionista, naturazale... guztiek, ingurumen hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen dute, ingurumenarekin errespetagarria den gizakia sortzeko. Fagus Alkizak, bere hondar alea eskaini dio gizarteari, gozatzea eta ikastea besterik ez dagokie herritarrei.

Erlazionatuak

Landare, animalia, mikroorganismo eta ekosistemen aniztasunaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea

Maiatzaren 22a munduko egutegietan borobilduta azaltzen den egun horietako bat da: Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna. Izendapenaren helburua ag...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!