Hassan Ait Chaou, bigarren

  kirola  Amasa-Villabona  Asteasu Eskoriatzako Gabez Takarraran mendi lasterketa larunbatean korritu zen. Hassan Ait Chaou billabonatarra bigarren iritsi zen helmugara, irabazlearen denbora berean. Proba, Eskoriatzeko Iñaki Uribe-Etxebarriak irabazi zuen, 01:59:15eko denborarekin. Hirugarren sailkatua Joseba Molinero oñatiarra izan zen, 02:02:10eko denborarekin.

Lasto jasotze txapelketa ostiralean jokatuko da

  kirola  Asteasu  Zizurkil Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketa jokatuko da hilaren 27an, Diman. 20:00etan hasiko da proba, eta zortzi herri kirolari ariko dira lehian. Gipuzkoatik bi joango dira, eta biak, eskualdekoak: Andoni Agirreurreta asteasuarra eta Peio Argaia zizurkildarra.

Alatzne Etxaburua zizurkildarra «gustura» agertu da etxean lortutako txapelarekin

  kirola  Tolosaldea  Zizurkil

Alatzne Etxaburua zizurkildarra «gustura» agertu da etxean lortutako  txapelarekin

Gipuzkoako Azkartasun Sega Txapelketa jokatu zen igandean, Zizurkilgo Areta baserrian. Emakumezkoetan hiru segalarik hartu zuten parte, guztiak eskualdekoak, eta azkarrena Zizurkilgo Alatzne Etxaburua izan zen. 50 metro karratuko bina sail mozteko hiru minutu eta 28 segundo behar izan zituen. Bigarren, Hernialdeko Alaitz Imaz gelditu zen, eta hirugarren Ibarrako Ainara Otamendi.

Berrobik 47 plaza egin zituen Urretxun

  kirola  Berrobi Gipuzkoako taldekako Giza Proba Txapelketako bigarren multzoko lehen jardunaldia izan zen atzo, Urretxun. Berrobi, Tarinak-Deba eta Urola Garaia lehiatu ziren, eta Berrobik bigarren egin zuen 47 plaza eginda. Urola Gariak 47 plaza, 2 zinta eta 5,15 metro egin zituen, eta Tarinak-Debak 42 plaza eta 1,30 metro. Multzo honetako hurrengo jardunaldia uztailaren 5ean izango da, Deban.

Zaletuentzat, lehen mailako futbolariak

  kirola  Tolosaldea

Zaletuentzat, lehen mailako futbolariak

Sekulako kirol balentria lortu du Eibar futbol taldeak, lehen mailarako txartela lortuz. Eibarren aritutako Tolosaldeko hiru futbolari ilusio handiz bizitzen ari dira une historiko hau

Tolosaldeko uzta oparoa

  kirola  Alegia  Amezketa  Asteasu

Tolosaldeko uzta oparoa

Bost eguneko tartean eskualdeko hiru pilotari gaztek egingo dute debuta profesionaletan; Alegiako Iñaki Artola, Amezketako Jokin Altuna eta Asteasuko Julen Urruzola. Berria egunkariko Jon Eskuderok bildu ditu hiruen hitzak.

Milioi bat euro baino gehiago jasoko dituzte Tolosaldeko 8 herrik kirol instalakuntzetarako

  kirola  Amasa-Villabona  Tolosa

Milioi bat euro baino gehiago jasoko dituzte Tolosaldeko 8 herrik kirol instalakuntzetarako

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako Berazubi estadioa birmoldatzeko 600.000 euroko laguntza emango du, eta Villabonako Arratzain futbol zelaia egiteko berriz, 200.000 euro. Proiektu nagusiak aipatu biak badira ere, eskualdeko beste sei herritan ere jasoko dituzte laguntzak. Guztira 1.122.942 euro jasoko ditu Tolosaldeak. Diru laguntza hauek kirol instalakuntzak egiteko edo birmoldatzeko 2014-2016 Kirol Ekipamenduen Planaren barruan emango dituzte.

Azkartasuneko Sega Txapelketan eskualdeko hamar segalari ariko dira

  kirola  Berrobi  Tolosaldea  Zizurkil

Azkartasuneko Sega Txapelketan eskualdeko hamar segalari ariko dira

Gipuzkoako giza probako bigarren multzoko lehen fasea jokatuko du Berrobik igandean

Kepa Lapresa eta Gorka Blanco, Tolosako I. Padel Txapelketako irabazleak

  kirola  Tolosa

Kepa Lapresa eta Gorka Blanco, Tolosako I. Padel Txapelketako irabazleak

Tolosan lehen aldiz egin zuten pasa den larunbatean Padel Txapelketa. Kepa Lapresa eta Gorka Blanco izan ziren irabazleak, eta bigarren Haymar Calvo eta Aritz Carrionek egin zuten.

Eskualdeko 90 parte hartzaile, Quebrantahuesos proban

  kirola  Tolosaldea

Eskualdeko 90 parte hartzaile, Quebrantahuesos proban

Sabiñanigon (Huesca, Espainia) hasi eta bukatzen den txirrindularien afizionatuen mailako probarik ezagunena, Quebrantahuesos, izango da larunbatean, ekainak 21. Tolosaldeko 90 pertsonak eman dute izena bi probetan; 68 iraupen luzekoan eta 22 iraupen ertainekoan.

San Joan areto futbol txapelketa, deialdia

  kirola  Tolosa XXVI. San Joan areto futbol txapelketan izena emateko epea gaur amaitzen da.

Maider Gaztañaga bigarren Zarautzen

  kirola  Tolosaldea Tolosaldea Triatloi Taldea bikain ibili zen Zarauzko triatloian. Maider Gaztañagak bigarren postua lortu zuen, Catriona Morrisonen atzetik helmugaratu ondoren, hiru minutu eta 33 segundora.

Tolosa CF Las Arenas taldeari begira

  kirola  Tolosa Tolosa CF taldeak hirugarren mailara igotzeko aukerak ditu oraindik.

Asteasuk ostiralean jokatuko du etxean

  kirola  Asteasu Oiartzunen aurka jokatuko ditu Asteasuk finalerdietako partidak, Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketan. Joanekoa etxean jokatuko dute asteasuarrek, hilaren 20an, ostiralez, 19:30ean.

Iñaki Artolak ekainaren 28an debutatuko du

  kirola  Alegia

Iñaki Artolak ekainaren 28an debutatuko du

Iñaki Artola pilotari alegiarrak ekainaren 28an debutatuko du Asegarcerekin, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Alegiako Landa Okindegian eman behar du izena ekainaren 24ra bitarte. Bi motatako sarrerak daude: goikoak 15 eurotan eta behekoak 30ean. Izena ematerako orduan zehaztu behar da bietatik zein nahi den. Sarrerak ostegunean banatuko dituzte Intxurre elkartean, hilaren 26an, 19:00etatik 20:00etara.