Irazu eta Mujika, txapelaren lehian

  kirola  Ibarra  Zizurkil Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala Usurbilen jokatuko da larunbatean, hilaren 5ean, 18:30etik aurrera. Bertan ondorengo aizkolariak egongo dira:

Profesionaletako bigarren partida galdu du Artolak

  kirola  Alegia Irunen jokatu zuen partida atzo, Ibai Zabala bikote zuela, eta 22-17 galdu zuten Victor-Apraizen kontra.

Irene Caminos, Espainiako txapeldunorde

  kirola   Eutsi Goiari!  Tolosa

Irene Caminos, Espainiako txapeldunorde

Abartzuzan jokatutako proban bigarren izan da tolosarra. Trial-sin modalitateko eliteko mailan lehiatu du, 15 urte izan arren. Eutsi Goiari saioan hitz egin du txirrindulari gazteak eta "oso pozik" dagoela aitortu du.

Eskualdeko zazpi arraunlari aurtengo TKE ligan

  kirola   Eutsi Goiari!  Tolosaldea

Eskualdeko zazpi arraunlari aurtengo TKE ligan

Atzo eman zitzaion hasiera arraun munduko maila goreneko txapelketari, San Miguel ligari. Bertan, Tolosaldeko zazpi arraunlari izango dira: Iñigo Jauregi, Jon Lizarralde, Jon Ander Agirre, Ugaitz Mendizabal, Eneko Zabala, Xabier Zabala eta Endika Lopez. Azken honekin izan gara Eutsi Goiari saioan, maila horretan debuta egin baitzuen atzo Bartzelonan jokatutako lehen estropadan.

Pilota txapelketa «berezia» jokatzen dute Zizurkilen

  kirola  Zizurkil

Pilota txapelketa «berezia» jokatzen dute Zizurkilen

Zimiterioko txapelketaren hamabigarren edizioan hogeita bat bikotek eman dute izena aurten

Olaberriak erlojupekoa irabazi du eta Irene San Sebastianek bigarren egin du errepidekoan

  kirola  Ikaztegieta

Olaberriak erlojupekoa irabazi du eta Irene San Sebastianek bigarren egin du errepidekoan

Ikaztegietako Leire Olaberria txirrindulariak 41:48ko markarekin gailendu zen erlojupeko Espainiako Txapelketan, eta Tolosako Irene Sansebastianek zilarrezko domina lortu zuen errepideko lasterketan, zirkuituko 90 kilometroak 2:38.50ko denboran eginda.

Euskal presoen aldeko pilotakadak eta senideei omenaldia, Beotibarren

  kirola  Tolosa Eskuz, palaz, raketaz edo erremontean. Partida asko eta milaka pilotakada izan dira orain artean Etxeratek antolatutako Pilotakadaz Pilotakada ekimenean. Atzo eman zioten amaiera egitasmoari Tolosako Beotibar pilotalekuan. Barrene/txokotan finala, bertso pilota eta pala finala jokatu zituzten goizean zehar, eta ondoren, dantza, txistu eta aberriaren aldeko doinuek berotu zuten frontoia senideei eskainitako omenaldian. Guztiek presoak Euskal Herriratzearen alde egin dute.

200 parte hartzaile Abraham Olano martxa zikloturistan

  kirola  Tolosaldea Giro hotza eta euritsua izan arren, umorez hartu zuten erronka I. Abraham Olano Martxako 200 parte hartzaileek. Gazteenak 22 urte zituen, eta zaharrenak, aldiz, 70. 110 parte hartzailek bukatu zuten proba. Aitor Aierzak balorazio "oso positboa" egin du Ataria Irratian:

Iñaki Artolak debuteko partida gazi-gozoa izan du

  kirola  Alegia Iñaki Artolak 16-22 galdu du profesionaletako lehen partida, baina hala eta guztiz ere, herritarren babes izugarria jaso du. Tolosako Beotibarren jokatu da partida gaur arratsaldean, eta harmailak jendez beteta zeuden. Artolak Albisurekin osatu du bikotea, eta aurkariak Berasaluze-Begino izan dira. Pilotalekuan, herritarren babesa izan du Artolak, izan ere, 300 alegiartik gora elkartu dira Beotibarren. Jaialdiko bigarren partidan Aimar Olaizolak 22-8 irabazi dio Arretxe II.ari. Partida hau Nafarroako Lau t'erdiko Txapelketaren barruko lehia zen.

Jose Luis Zelaiak Jon Otegi 'Arbola' gainditu du, Leaburuko sega desafioan

  kirola  Belauntza  Leaburu-Txarama Leaburuko jaien barruan sega desafioa jokatu da. Alde batetik, Jose Luis Zelaia belauntzarra, eta bestetik, Jon Otegi 'Arbola' leaburuarra. Lau segundogatik irabazi du Zelaiak desafioa. Bestalde, Ainhoa Galarraga eta Ainara Otamendiren artekoa lehenak irabazi du, eta Garaialde eta Gabirondoren artekoa, gazteen mailan, Garaialdek.

Jokin Alberdi zizurkildarrak irabazi du Amarozko XVII. Saria

Jokin Alberdi zizurkildarrak irabazi du Amarozko XVII. Saria

  kirola  Tolosa  Zizurkil Kadete mailako txirrindularitza proba jokatu da gaur goizean eskualdeko errepideetan. 57 kilometroko ibilbidea egin ondoren, helmugara Jokin Alberdi zizurkildarrak iritsi da ihes eginda. Altzoko igoeran jo du erasoa Alberdik, eta azken kilometroak bakarrik egin ditu. Bigarren postuan Unai Iribar iritsi da, Aitor Altunari esprinta irabazi ondoren.

Eskualdeko frontoien umeak

  kirola  Alegia  Amezketa  Asteasu  Tolosaldea

Eskualdeko frontoien umeak

Aste berean eskualdeko hiru pilotari igaroko dira profesionaletara. Asteartean egin zuten jauzia Altunak eta Urruzolak; bihar egingo du Artolak

Intxurrekoekin entrenamenduak

  kirola  Alegia Intxurre Pilota Eskolak neska-mutilentzat entrenamenduak antolatu ditu, eskuz eta palaz ibiltzeko.

Beotibarren sakabanaketaren aurkako azken pilotakadak

  kirola  Tolosa  Tolosaldea

Beotibarren sakabanaketaren aurkako azken pilotakadak

Igandean, Pilotakadaz pilotakada ekimeneko Gipuzkoako finalak Tolosako Beotibarren jokatuko dira

Pilota eskolakoek ospatu dute ikasturte amaiera

Pilota eskolakoek ospatu dute ikasturte amaiera

  kirola  Ibarra Ibarrako Sendiekintza pilota eskolakoek ikasturte amaierako festa ospatu zuten pasa den astean. Maiatzetik hasi eta orain arte jokatutako eskuz banakako txapelketaren finalak jokatu zituzten eta domina banaketa egin eta gero eta meriendatxoa egin ziren. Bestalde, ikasturtean zehar entrenamenduetan erabilitako piloten zozketa ere egin zuten ikasleen artean. "Pozik joan ziren ikasleak domina ez bazen pilota poltsikoan zutela​​​", esan dute pilota eskolako arduradunek.