Belgikako zinemagintzaz solasean
Telesailak eta zinema

Gaurko irratsaioan, bihar Leidorren ikusi ahal izango den Het Smelt filma aitzaki hartuta, Belgikako zinemagintzaz aritu gara hizketan. Besteak beste, Veerle Baetens aktore eta zuzendariaren lana goraipatu dugu. Film horrez gain, The Broken Circle Breakdown (Alabama Monroe) eta Tori et Lokita pelikula bikainak eta Tabula Rasa telesaila ere izan ditugu hizpide.