Herri kirol erakustaldian, itzalaren bila

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 24a

Izaskungo jaien bigarren eguna ari dira ospatzen, eta eguerdian, herri kirolek hartu dute plaza; harria jasotzen aritu dira Udane Ostolaza eta Jon Gisasola 'Zelai V', eta aizkoran, berriz, Uxue Ansorregi eta Ioritz Gisasola 'Zelai IV' izan dira.

Jai giroa eta, batez ere, beroa nagusi izan dira gaur Izaskunen. Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi bertsolariek abiatu dute festetako bigarren eguna, eta giro ederrean hartu dute plaza kirolariek. Hain justu, harria jasotzen aritu dira Udane Ostolaza eta Jon Gisasola Zelai V, eta aizkoran, berriz, Uxue Ansorregi eta Ioritz Gisasola Zelai IV izan dira.

Lanak amaituta, herri bazkaria egin dute, bertsolariek girotuta. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izango dira. Hona hemen gaurko egitaraua:

  • 16:00-19:00. Zezen mekanikoa.
  • 18:00. Emakume okerrak musika emanaldia.
  • 19:30. Txaranga bartoleroa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!