ataria.eus

19 bikotetik lehen hiru finalistak erabakita

kultura  Ibarra

IV. Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoia atzo hasi ziren jokatzen. Finala uztailaren 6an izango da. Lehen kanporaketa Xepla Elkartean izan zen, eta hauek izan ziren finalerako pasea lortu zutenak:

1. Ibai-Joxemari

2. Iñigo-Joseba

3. Jabi-Aristondo

Lehen kanporaketan 19 bikotek eman zuten izena. Ibai eta Joxemari izan ziren txapeldunak, inskripzioaren %50 irabaziz saritan. Bigarren Iñigo eta Joseba ibartarrak geratu ziren, bi txuleta eta bi txanpain botila irabaziz. Sari hau Xepla Elkarteak jarri zuen. Hirugarren Jabi eta Aristondo geratu ziren, eta hauek ere finalerako txartela lortu zuten. Finala 32 bikoteren artean jokatuko da Xeplan. Ordura arteko kanporaketak Ibarrako taberna desberdinetan jokatuko dira. Hor biltzen diren inskripzioen %50a finalean banatuko da. Taberna bakoitzeko beste %50a kanporaketa bakoitzeko irabazleak emango du. 

APIRILAK 20, OSTIRALA, ATARI TABERNAN

Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, Atari Tabernan. Izen ematea 22:00etan zabalduko dute, 22:30ak arte. Finalera pasa diren lehen hiru bikote horiek kanporaketa gehiago jokatzeko aukera dute. Finalera pasatzeko ez dira kontuan hartuko, baina bai kanporaketa bakoitzeko sarietarako.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa