Uraren kontsumo arduratsuaz aritu dira

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 24a, 11:38

Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleak udal arduradunekin izan ziren atzo, Agenda 21aren barruan. Ikasturte honetan ura da jorratu duten gaia, eta horren inguruan aritu dira udaletxean. Era berean, ikastolak eta udalak argazki lehiaketa bat egin dute urarekin lotuta, eta sari banaketa egiteko ere baliatu zuten atzoko hitzordua.

Ikasturtean zehar egindako lana laburbildu zieten atzo, Uzturpeko ikasleek udal arduradunei. Hainbat eskaera ere egin zituzten; iturri batzuk konpontzea eta ur kontsumo arduratsua bultzatzeko kontzientziazio kartelak jartzea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!