200 pertsonek hartu dute konpromezua

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 17a, 14:57

'I barra-barra euskaraz' ekimena, bere erdialdera heldu da, eta ostiralean, kanpaina honen inguruko lanketa bat egiteko asmoa dute.

Batetik, aipatzekoa da ekimen honetan parte hartzeko izena eman duten herritarren kopurua. Guztira, 200 pertsona inguruk hartu dute euskaraz aritzeko konpromezua. Horien artean, udaleko langileak, ikastolako ikasleak eta herritarrak daude, eta guztiak ere adinez 16 urtetik gorakoak dira.

Euskararen aldeko egitasmo horretan parte hartu nahi duenak, aste betez txapa bat eraman beharko du soinean, epe horretan euskaraz hitz egiten duen bitartean, eta txapa horiek lortu nahi dituenak, Udaletxean eta kultur etxean ditu eskura.

Ostiralean, gainera, lehen aipatutako konpromezua eta txapak hartzeko aukeraz gain, 'Arnastu euskara' egitasmoaren lehen lanketa egingo da arratsaldeko 17:30ean. Bertan, Tolosan, hilaren 27an, egingo den lip-dub erraldoieko abestia entzun eta ezagutuko dugu, eta Ibarrari dagokion zatia zehaztuko dugu.

Aldez aurretik, Ibarrako udalak, herritarren laguntza eskertu nahi izan du egitasmo honetan parte hartzeagatik, eta gainerakoak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!