Aste Santuko oporretan etenaldia egin ondoren, bihar hasiko dira berriz ere, Ibarra Martxan egitasmoko txangoak. Iaz bezala, aurten ere, 50 bat lagunek hartzen dute parte Ibarra Martxanen. Osteguneko biltzen dira eta Ibarra zeharkatzen dute. «Parte hartzaile eta laguntzaileek asteroko konpromisoaz gain, arrakastaren muina, herriko hainbat ergileren parte hartzea ere badela nabarmendu nahi dugu, eta gure esker ona berretsi», esan du udalak.
Udalak ibartar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte. Izan ere, jarduerak bi helburu ditu, osasuna zaintzea eta harremanak egitea. Osasuna eta harremanak lantzeko ekimena da beraz, Ibarra Martxan eta herriko hainbat eragilek hartzen dute parte; besteak beste,herriko merkatariek, Bizi Nahi Jubilatuen elkarteak, Goienetxe Fundazioak edo Uzturpe ikastolak.