Lapikoak, plazaren ospela goxatzen

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abe. 3a, 12:46

Hauspoa elkarteak zazpigarrenez antolatu du, Ibarran, Babarrunaren eguna; goizean goiz jarri dituzte lapikoak sutan, txapelerako lehian.

Euskararen Nazioarteko Eguna nolabait ospatzerik bada, mahaiaren bueltan egitea aukera onenetariko bat da, zalantzarik gabe. Hala uste dute, behintzat, Ibarrako Hauspoa elkarteko kideek. Zazpigarrenez Babarrunaren eguna ospatzen ari dira, eta babarrun lapikoek plazaren ospela goxatzeko balio izan diete bati baino gehiagori.

Hotz esnatu baita abenduaren 3a, 4 gradura justu-justu iritsi diren termometroekin. Plazako aterpean, baina, ura, gatza, olioa, tipula, txorizoa, babarrunak eta norbere ukitu eta sekretuak sartu dituzte bikote parte hartzaileek, pertzetan. Guztia, aurtengo Ibarrako Babarrunaren eguneko jakirik zaporetsuena prestatzeko.

Guztia ez da jatea izango, ordea, eta edan aurrekoak ere artez egin daitezkeenez, sagardoa hobekien nork botako ere jo dute erronka. Lehia eta desafio guztien txapelak eguerdian banatuko dituzte eta, ondoren, euskal legerik zorrotzenei men eginez, mahaiaren bueltan elkartuko dira guztiak.

Babarrunaz haragoko hitzorduak

Goizean, buruko zapia behar bezala janzteko gakoak eskaini dizkie, bertaratuei, Eli Nosellasek, eta arratsaldean ere izango da zer eginik Ibarran:

16:30. Sari banaketa.

18:30. Kantu bira herrian zehar.

20:30. Afari-merienda gaztetxean.

Ondoren. Dantza festa gaztetxean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!