Foru aldundiaren hainbat errepide udalaren esku geratuko dira

Hirigintza  Amasa-Villabona

Foru aldundiaren hainbat errepide udalaren esku geratuko dira

Prentsa ohar baten bidez, Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek eta Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak gaur bilera egin dutela azaldu dute. Sacem-eko zubia berritzea eskatu die alkateak.

Tolosako hainbat gunetan, zoladura berrituko dute udaran

Hirigintza  Tolosa

Tolosako hainbat gunetan, zoladura berrituko dute udaran

Herriaren beharren azterketa gauzatu du Tolosako Udalak eta premiazkoenei helduko die datozen asteetan.

Nafarroa etorbideko autobus geltokiaren betirako leku aldaketa

Hirigintza  Tolosa

Nafarroa etorbideko lanen bigarren fasea egiten ari dira, eta erabaki berri bat hartu behar izan dute obrak direla eta. Hain zuzen ere, bertako autobus geltokia lekuz aldatuko dute behin betirako; Nafarroa etorbideko 1 zenbakian egongo da geltokia.

Bihar ekingo diete Bizkaia kalea egokitzeko obrei

Hirigintza  Tolosa

Bihar ekingo diete Bizkaia kalea egokitzeko obrei

Apirilean ekin zion udalak Bidebieta eta Bizkaia kaleko berrurbanizazio obren bigarren faseari. Bada, bihar ekingo diete Bizkaia kaleko lanei. Atarietara iristeko eremuetan espaloiaren zabalera handituko dute, eta horretarako ibilgailuentzako ordezko igarobidea egingo dute. Galtzadaren zabalera 2,75 metrokoa izango da eta 1,8 metroko aparkatzeko ilara izango du; 2 metroko zabalera izango du eskailerak dauden lekuetan eta 3,2 metrokoa gainerakoetan.

Ugarteko edukiontziak kiskalita

Hirigintza  Amezketa

Ugarteko edukiontziak kiskalita

Goizeko 07:30ean Amezketako Udaleko langileek deia jaso dute Ugartetik, bertako bizilagun batek ohartarazi ditu Ugarteko edukiontziak kiskalita zeudela (papera, plastikoa eta beira). Gauean izan da gertaera eta bizilagunak goizean ohartu dira gertatutakoaz. 

Ibarra sarrera oinezkoentzat itxita, urria bitarte

Hirigintza  Ibarra

Ibarra sarrera oinezkoentzat itxita, urria bitarte

Tolosako Udalak Tolosana inguruan egin behar dituen egokitze lanak direla eta, oinezkoen bidea desbideratu dute eta Zumardi Handitik joan behar da.

Hasi dira Larraitz Mendebaldea eraberritzeko lanak

Hirigintza  Alegia

Hasi dira Larraitz Mendebaldea eraberritzeko lanak

Auzotarrek erabaki moduan gauzatuko dira obrak; urtebeteko epean amaitzea aurreikusten da.

Udalak Gizarte Zerbitzuetako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu

Hirigintza  Tolosa

Udalak Gizarte Zerbitzuetako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu

Sarrera handitu eta bi ateak berritu dituzte, argiteria eta instalazio elektrikoa eguneratu eta pintaketa lanak egiteaz gain. 7.700 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Tolosako Udalak Samaniegoko irisgarritasun proiektua bukatzeko lanak hasiko ditu

Hirigintza  Tolosa

Tolosako Udalak Samaniegoko irisgarritasun proiektua bukatzeko lanak hasiko ditu

Obra horien bidez, kanpoko instalazioetara sartu ahal izango dute mugitzeko zailtasunak dituztenek. Uztailean hasiko dira obrak eta bi hilabete iraungo dute. 114.200 euroko aurrekontua dute obrek.

Ibarra sarrerako autobus geltokia lekuz aldatuko dute

Hirigintza  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Ibarra  Leaburu-Txarama  Tolosa

Tolosako Udalak Ibarra sarreran egin behar dituen lan batzuk direla eta, herriko sarrera oinezkoentzat itxiko du asteazkenetik urrira bitarte, eta bertan dagoen autobus geltokia ere Euskal Herria kaleko 1. zenbakira aldatuko dute. TO02  (Tolosa-Ibarra-Berrobi-Elduain-Berastegi),  TO04 (Tolosa-Ibarra-Belauntza-Leaburu-Gaztelu), TO06 (Tolosa-Apatta Erreka) eta  TO42G (Tolosa-Ibarra-Berrobi-Elduain-Berastegi) autobusek izango dute geltoki berria.

Oinezkoen bidea desbideratuko dute Tolosana inguruko egokitze lanengatik

Erabiltzailearen aurpegia Hirigintza

Oinezkoen bidea desbideratuko dute Tolosana inguruko egokitze lanengatik

Tolosako Udalak Tolosana ingurua eraberrituko du eta ondorioz, Ibarrara joateko bideetan aldaketak egingo dituzte lanek iraun bitartean.

Apattaerrekak 154.298 metro koadro gehiago izango ditu

Hirigintza  Tolosaldea

Apattaerrekak 154.298 metro koadro gehiago izango ditu

Tolosaldeko Apattaerreka industrialdea zabaltzeko lanak tramitatzen hasi dira. AHTaren Gipuzkoako ibilbideko hiru trenbide zatietako soberakinak erabiliko dituzte industrialdean dagoen lur-eremu bat betetzeko. 154.298 metro koadro lur-eremua da, eta 64.849 metro koadro lursail erabili ahal izango dituzte industriek. 

Oinezkoentzat itxiko dute Ibarra sarrerako espaloia

Hirigintza  Ibarra

Ibarra sarreran, Tolosana inguruan, egin behar dituzten egokitze lan batzuk direla eta, espaloia itxiko dute eta oinezkoek Zumardira doan zubia erabili beharko dute asteazkenetik urrira bitartean. Autobus geltokia ere lekuz aldatuko dute. Errepidea ez dute itxiko eta beraz, ibilgailuak pasa ahal izango dira.

Segurtasuna hobetzeko

Segurtasuna hobetzeko

Hirigintza  Elduain

Elduaingo udalak herriko plazako sarreran segurtasuna handitu asmoz hainbat lan egin ditu. Ibilgailuak inguru horretan motelago joan ahal izateko 20 kilometro orduko abiadura muga jarri du eta baita sakangune bat ere.

Santa Klaratik Zumalakarregira desbideratuko dute trafikoa

Hirigintza  Tolosa

Santa Klaratik Zumalakarregira desbideratuko dute trafikoa

Nafarroa etorbideko eraberritze lanek eragin dute trafiko aldaketa; bi aste iraungo du desbideratzeak.