egurre rokodromoa irudia

Egurre

Egurre logotipoa

Eskualdeak kirola egiteko azpiegitura berria du, Egurre rokodromoa. Alegiako Bazurka industrialdean zabaldu berri dute, eta eskalada maite dutenek, izan hasiberriak edota esperientziadunak, kirol hori egiteko beharrezko guztia topatuko dute bertan, gisa honetako gune gutxitan aurki daitezkeen ezaugarriak jarri baitituzte eskura. 1.100 metro karratu dituen pabiloian kokatu dute kirol eskalada eta boulder gunea, orotara, 1.200 metro. Bi solairutan banatuta dago, behean eskalada gunea dago eta goiko solairuan boulder gunea. Eskaladako paretei dagokienez, 9-10 metro inguruko altuera dute, 60 katerekin, eta bakoitzak hiru eskalada lerro ezberdinerako gaitasuna du. Boulder eremua berriz, 4,5 metroko altuera duten hormek osatzen dute, eta 45 metro inguru hartzen ditu. Beheko solairuan dagoen kirol eskalada gunean bada nabarmentzeko ezaugarri bat. Izan ere, Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan eskaladan lehiatzeko erabili zen paretaren erreplika dago. Txapelketetarako prestatzeko balio erantsi bat izateaz gain, urte guztian zehar boulder eremu gehigarria da.

Ezaugarriak: 1.200 metroko eskalada eta boulder gunea; eskaladarako, 9-10 metroko altuera, 60 kate hiru eskalada lerrorekin; boulderra egiteko 4,5 metroko altuerako 45 metro; haurrentzako gunea; entrenamendu gunea, ikastaroak

Kokapenaren mapa