Bizziz

bizziz argazki1
Aroztegieta kalea, 1, baxua, Tolosa

Tel.: 943-53-59-03 | http://www.bizziz.biz

Bizziz-en ardatz nagusiak bi dira: erlauntzetik bideratutako produktuak eta glutenik gabeko produktu freskoak.

Glutenik gabeko produktu freskoen eskaintza zabala dute bertan, ogia, pastak, opileria, madalenak, tartak, pastelak eta horrelakoak. Modu horretan, okindegi eta gozodendetan ez dauden produktuak eskura daitezke Bizziz-en. Horrez gainera, irinari eta zerealei loturiko glutenik gabeko ontziratuak ere badituzte: pasta, zerealak, ogia, saltsak nahiz garagardoa.

Eztia produktu izarra da eta erlauntzetik eratorritako beste hamaika salgai ere badituzte: propolea hainbat formatotan, kremak, xaboiak, jalea...

Guzti horrekin batera, apiterapia zerbitzuak biribiltzen du Bizziz. Erlearen pozoina edo apitoxina bidezko tratamendua da, bereziki onuragarria gihar eta artikulazioetako hanturetarako, nahiz gaixotasun inmunologikoetarako.

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan