Osasun publikoa aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute goizean

gizartea  Tolosaldea Osasun publikoa aldarrikatzeko elkarretara egin dute goizean Topìc zentroaren kanpoaldean, Asuncion klinika bertan burutzen ari zen jardunaldia baliatuz. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburua izatekoa zen bertan, baina, azkenean ez da Tolosara etorri.

Bizikidetzaren bidean tabuak apurtuz

gizartea Lokalak. Bizilagunentzat traba, jabeentzat diru iturri eta gazteentzat aterpe. Sentipen kontrajarriak hitz berberaren inguruan.

Euskarazko hedabideen iragana, oraina eta geroa

 Tolosa Tolosako kultur etxean egindako Tolosaldeko Atariaren aurkezpena eta ondorengo hitzaldia jadanik ikusgai dago sarean.

Piraguarekin jolasean Oria ibaiko olatuekin

kirola  Tolosa Tolosako Nafarroako zubiaren azpian, Oria ibaian, bi piraguista olatuekin jolasean aritu dira. Egun hauetan egin duen euriaren ondorioz, Oria ibaiaren ur emaria bizitu egin da, eta horrek piraguistei aukerak eman diete jolaserako.

'Euskaraz bizi nahi dut' banderolak jartzeko kanpaina abiatu du Kontseiluak

gizartea  Tolosaldea Nazioarteko euskararen eguna dela eta, Kontseiluak 'euskaraz bizi nahi dut' banderolak jartzeko kanpaina jarri du abian.

Harriaren harrobian zizelkatze berria

kirola  Berrobi Joseba Esnaola Perras Berrobiko gazteak 200 kiloko harria altxatzeko erakustaldia egingo du igandean bere herrian.

Amasako gazteak, parrandarako beti prest

aisia  Amasa-Villabona San Martin jaietan Gazteen Eguna berezia da; 50 gazte inguru elkartu dira eta baserrietara alaitasuna eraman dute

Bertsolariek eta trikitilariek girotu dute San Martin Eguna Amezketan

gizartea  Amezketa San Martin Eguna ospatu dute Amezketan. San Martin baselizaren ondoan dagoen izen bereko edaritegian, Anjel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidi bertsolariak eta Laja eta Olarte trikitilariak aritu dira goiza girotzen.

Badator 2013-ko Asteasuko Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia kirola Gaurtik iganderaino, mendi inguruko ikus-entzuneko eta ekitaldiz osatutako programa prestatu du Sagain mendi taldeak. Bihar, Karlos Diez-ek Chamonix-Zermatt ibilbidean zehar egindako ikus-entzunezkoa estreinatuko du

Jai giroan ospatu du TAKEk bere 25. urteurrena

kirola  Tolosa 2013an zehar ospatzen aritu da 25. urteurrena TAKE saskibaloi taldea. Gaur zuten ordea jai egun handia. Goizean saskibaloi partidak izan dituzt Usabalen. Ondoren TAKE Txaranga atera da kalez kale eta festa giroak arratsaldez jarraitu du Tolosako kaleetan zehar.

Libre eguna Tolosan: elkartasuna, sostengua eta aldarrikapena

politika  Tolosa Libre eguna ospatzen ari dira goizean goizetik Tolosan. Goizeko 11:30an Intxurre, Iratzar eta Subegi herriko tabernen arteko batelak eta herri kirol saioak egin dira. Villabonako Iratzarrek irabazi du. Arratsaldean festak jarraituko du herriko kaleetan zehar.

Zeinu hizkuntzako zinemaren topaleku izango da Tolosa

gizartea  Tolosa Pertsona guztiei zuzendutako hogei lanetik gora eskainiko dira ostegunetik aurrera Tolosan. Gainditzen elkarteak antolatu du jaialdia.

Berazubiko estadio berritua erabilgarri herritar guztientzat

 Tolosa Berazubiko estadio eraberrituak ireki ditu ateak, eta aurrerantzean herri osoari zabalik izango da. Sarrera, aldagelak, tribuna, gimnasioa, padeleko bi pista eta erreka ondoko paseoa zein itxitura dira lehen fasean berritu dituztenak.

Odei Esnaolak irabazi du Gazteako beldurrezko bideo lehiaketa

kultura  Amasa-Villabona Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari den amasarrak, "Emoistazu Sustutxue" filmarekin irabazi du, eta Ipad mini bat jasoko du sari moduan.

Etxehuts film laburrak Bergarako lehiaketa irabazi du

 Tolosa Etxehuts-ek etxe okupatu bateko gorabeherak kontatzen ditu

Salatu indarkeria sexista gorputzarekin!

Erabiltzailearen aurpegia Salatu indarkeria sexista gorputzarekin! Emakumearen kontrako indarkeria salatzeko nazioarteko egunean pankarten atzean, prentsa oharren bitartez nahiz minutuko isiluneekin aldarrikatu ohi dena, musika eta dantzaz jantziko dugu, Tolosan.

Hirukide ikastetxeak hamar urte egin ditu

gizartea  Tolosa Bideo bat egin dute urteurrena ospatzeko, 'Hirukide 10 urte, 11 dantza' izenekoa.

Libre: elkartasunetik konpromisora

politika  Tolosaldea 26/11 eta 35/02 auzien lehen saioak burutu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lehen auzian auzipetuta daude Mikel Ayestaran billabonatarra eta Aritz Lopez tolosarra, SEGIko kide izatea leporatuta. Periko Gordo tolosarra, berriz, Tolosako Intxurre tabernako administraria da, eta Madrilen lekuko gisa deklaratzeko deitu zaio. Bertara bidaiatu aurretik, Tolosaldeko Atariarekin bildu ziren, eta hona hemen epaiketen atarian esandakoekin egindako erreportajea.

Jendetza Sortuk Lasa eta Zabalari eskainitako omenaldian

politika  Tolosa Jendetsua izan da Tolosako Pizkunde Plazan Joxean Lasa eta Joxi Zabalari eskainitako omenaldia. Bertsoak, dantza, musika eta hitzaldi politikoak izan dira tarteko Lasa eta Zabalaren bahiketa eta hilketaren 30. urteurrenean.

David Azurza: "Abesbatzen elkartrukea oso ongi joan da"

kultura  Tolosa Tolosako Hodei abesbatzak pasa den maiatzan Bartzelonako Roig Korai nesken taldearekin elkartrukea egin zuen Bartzelonan. Orduan eskualdekoak joan ziren, beraz, Herrialde Katalanetara. Bidaia haren itzulera aurreko asteburuan izan zen, eta bi taldeak oholtzan edo aldarean ikusteko aukera Tolosako Santa Klara elizan izan zen.