Ikusi eta ikasteko aukera

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mai. 5a, 12:00
Iazko judo emanaldia. MAIER UGARTEMENDIA

Berrobiko 27. Kulturaldia hasiko da gaur; 'Gutik zura' ikusi ahal izango da eta ondoren, solasaldia egingo dute

Kultur ekitaldiz betetako hilabetea dute aurretik berrobitarrek. Gaur emango diote hasiera 27. Kulturaldiari, eta ohi bezala askotariko ekitaldiak antolatu dituzte herritarren parte hartzearekin. Ibin Kirol Klubak, esaterako, bizikleta ibilaldia antolatu du maiatzaren 7rako. Plazaola trenbidea ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek eta autobusa plazatik irtengo da 09:00etan. Bizikletak autobusean sartu ahal izango dira. Izena berrobizia.eus webgunean eman behar da.

Urreburu Pilota Elkarteak bere aldetik, herriko pilotari gazteen partidak antolatu ditu maiatzaren 21erako. Ekintza Guraso Elkarteak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu; Izar Arregiren Anaia-arreba berria jaio da: zeloak hitzaldia, eskulan saioa, eta dantza, gimnastika erritmiko eta judo emanaldiak.

 

27. KULTURALDIA

GAUR, MAIATZAK 5

18:00. IV. Argazki Rallyaren izen-ematea eta gai banaketa, udaletxean.

21:30. Gutik zura dokumentala eta jarraian solasaldi irekia Jon Maiarekin, Begi-Urdin gaztegunean. Doan.

MAIATZAK 6

09:00-14:00. Argazkilaritza ikastaroa, Etxolan. Kamera estenopeika edo pinhole motakoa eraikiko dute eta argazkiak errebelatuko dituzte modu tradizionalean, espresuki prestatutako laborategian. Partaide bakoitzak eraikitako kamera eta argazkiak etxera eraman ahalko ditu. 10 euro ordaindu beharko dira.

MAIATZAK 7

09:00. Bizikleta ibilaldia Leitzarango bidean zehar.

MAIATZAK 12

IV. Argazki Rallyko erakusketa Solastoki tabernan, maiatzaren bukaerara arte. 21:00. San isidro eguna ospatzeko afaria, herriko baserritarrekin, Iriarte jatetxean.

MAIATZAK 14

10:00-14:00. VI. Udaberriko azoka.

12:00. Argazki Rallyko sari banaketa.

MAIATZAK 19

17:00. Robotikako erakustaldia eskolako informatika gelan.

22:00. Zerua beti beherago dago poesia musikatuen emanaldia, Etxolan. Karlos Linazasoro (ahotsa), Jaione Marin (gitarra) eta Joxan Goikoetxearen (pianoa eta akordeoia) eskutik. Doan.

MAIATZAK 20

08:00. Ardoa ez du hezurrik erretirodunen irteera, Kastejoira.

MAIATZAK 21

12:00. Herriko pilotari gazteen partida, Urreburu frontoian.

MAIATZAK 22

17:00. Anaia-arreba berria jaio da: zeloak hitzaldia, udal areto nagusian, Izar Arregiren eskutik. Zaintza zerbitzua egongo da, doan, Etxola haur txokoan.

MAIATZAK 23

17:00. XV. Literatur Lehiaketako sari banaketa Begi-Urdin gaztegunean.

18:00. Miruren ipuin kontaketa haurrentzat, Begi-Urdin gaztegunean.

MAIATZAK 24

17:00. Maskarak eginez, antzerkiaz gozatuz eskulan saioa, Ester Povedarekin, Etxolan.

MAIATZAK 26

10:00 eta 17:30. San Andres eskolako ikasleek bi musika eta antzerki emanaldi eskainiko dituzte, elizan.

22:00. Sexijentziak clown ikuskizuna Begi-Urdin gaztegunean, 14 urtetik gorakoentzat. Doan.

MAIATZAK 28

17:00. Euskal dantzen emanaldia eta jarraian, merienda banatuko diete dantzariei.

MAIATZAK 29

17:00. Gimnastika erritmikoko ikasleen emanaldia, eskolan.

MAIATZAK 30

17:00. Judo emanaldia eskolako psikomotrizitate gelan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!