Pasa den asteburuan Urretxun jokatutako kanporaketan lortu zuen txartela. Tetris izenarekin hartu zuen parte eta Aingerutxoak antzezlana eskaini zuen. Rodas Berrobiko antzerki taldeko kidea da eta taldetik herritarrak animatu dituzte martxoaren 10ean Urretxura joatera, finala ikusteko.
Sari bikainak jokoan
Lehen saria 800 eurokoa izango da eta bigarrena 400ekoa. Gainera, lehiaketako aktore onenarentzat, gidoi onenarentzat eta euskarazko lan onenarentzat sariak egongo dira. Azken sari hori 200 eurokoa izango da eta beste hiruak 100 eurokoak.
Karmakros taldeko Patxi Remiro gustura ageri da taldeen erantzunarekin, baina euskaraz lan egiten duten talde gutxik izena eman dutelako penatuta ageri da. «Iazko talde kopuru berak eman du izena, gutxi gorabehera, baina euskarazko gehiagok izena ematea gustatuko litzaiguke». Informazio gehiago Goierriko Hitzako artikulu honetan.