"Erakutsiz Ikasi" eskualdeko ikastetxeen eta Tolosaldeko Atariaren lankidetzan egindako egitasmoa da. Ikasleen ikasketa prozesuan txertatu nahi da Tolosaldeko Ataria hedabide multimedia, eta horrela adin ezberdinetako ikasleek idazmena eta ahozkotasuna landuko dituzte, eta beraien trebetasun eta lanak erakutsi ahal izango dituzte, bai astekarian, bai irratian eta baita tarte honetan ere.
«Menpekotasuna saihestu eta bizi aktiboa sustatzen dugu»

Erabiltzailearen aurpegia Inmakulada Ikastola 2020 ots 29 Tolosa

Erakutsiz Ikasi ekimenaren barruan, Inmakulada Ikastetxeko Jaione Quiñones eta Aizpea Ubegun Farmaziako ikasleek Gorka Mutuberria 'Bizitzari Kantua' proiektuko sortzailea jarri dute elkarrizketatuaren paperean. 'Ataria irratia'-k zabaldu dizkie mikrofonoak elkarrizketatu eta elkarrizketatzaileei proiektuaz luze hitz egiteko.