Bazkaria herriko tabernan, San Isidro dela eta

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 2a, 16:01

Maiatzaren 14ko San Isidro eguna dela eta, udalak, urtero bezala, bazkaria antolatu du.

12:30ean meza egingo dute eta ondoren egingo dute bazkaria, herriko tabernan. Izena maiatzaren 7a baino lehen eman behar da eta udalak pentsionista eta jubilatuen bazkariaren erdia ordainduko du. Izena herriko tabernan bertan edo 609 06 50 62 (Jexux) telefono zenbakira deituta eman daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!