"Gizartean edozer gauzaren aurrean borrokatu ahal izateko ezagutza behar da"

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 10a, 17:26

"Etxeetara edota eskoletara ezagutza iritsi denean izugarrizko babesa nabaritu dugu", azaldu du Abi Labaien Chrysallis elkarteko kideak. Gaia gizarteratzen hasi denetik jende asko joan zaiela interesarekin galdezka azaldu du, eta batez ere adinekoen jarrera positiboak harritu duela, "hasiera batean ezezko jarrera espero baituzu". Maiatzaren 17an, transfobiaren aurkako egunean, argitaratu berri duten haurren transexualitateari buruzko ikus-entzunezkoa zabaltzera gonbidatu dituzte ikastetxe, ludoteka nahiz etxeetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!