Asteasun AHTren obretako langile bat hil zela iazko abuztuan dio Osalaneko txostenak

Iñigo Terradillos 2014ko uzt. 12a, 21:14
EH Bilduren eskariz Osalanek parlamentura bidalitako txostenak dioenez, AHTren obretan Asteasun, pasa den urteko abuztuaren 7an langile bat hil zen. Orotara, zazpi dira obra horietan bizia galdu duten langileak, eta beste langile batek bizia galdu zuen bihotzeko baten ondorioz.

Osaleneko txostenak azaltzen duenez, bi langile AHTarentzat lurra prestatzeko lanetan ari ziren, Hernialdetik Zizurkilerako zatian, azpikontrataturiko enpresa batentzat. Zuhaitzak mozten ari ziren malda handiko lursail batean, eta langileetako bat hil egin zen zuhaitz bat erdibitu zenean bizkarrean jaso zuen kolpearen ondorioz. AHTaren lanen ondorioz hildakoen zerrenda publikoan ez zen ageri heriotza hau orain arte, eta horrekin bada, zazpi dira dagoeneko hildakoak. Gainera, bihotzekoak emanda kamioi gidari bat ere hil zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!