Anitz dantza taldeak zabaldu du datorren ikasturterako matrikulazioa

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Izena emateko epea bihar arte egongo da zabalik, eta adinaren araberako taldeak eta hobariak eskainiko dituzte.

Ikasturte amaierarekin batera, Anitz dantza taldeak datorren ikasturterako izena emateko epea zabaldu du. Matrikulazioa biharra arte egongo da zabalik, eta formulario baten bidez egin beharko da.

HH3tik LH1era bitartekoek astean ordubeteko saioa jasoko dute (100 euro); LH2tik LH6ra bitartekoek, astean ordu eta laurdeneko saioa (115 euro); DBH1etik batxilergora bitartekoek, astean ordu eta erdiko saioa (130 euro); eta 19 urtetik gorakoek ere astean ordu eta erdiko saioa izango dute (145 euro).

Familia ugarikoek %25eko hobaria izango dute, baita ordaintzeko erraztasunak ere. DBHtik aurrerakoek ere beherapenak izango dituzte prezioan, familia ugaria direla frogatuz gero, gazte txartela aurkeztuta edo langabe daudela egiaztatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!