Amasahara erakusketa ikusgai izango da Anoetan

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 20a, 15:56

Apirilaren 21etik 28ra ikusgai izango da Anoetako udal liburutegian. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:30era eta astelehen eta asteazkenetan, goizez, 11:00etatik 13:30era.

2014, 2015 eta 2016an Maiatzak 20 elkarteak Oporrak Bakean programan parte hartu du, harreran haur saharar talde bat Amasan hartuz.

AmaSahara hitz joko bat da: Amasa eta Sahara. Hitz joko honek ama hitza ere nabarmendu nahi du, ezin ahaztu ditzakegu urtero Oporrak Bakean programa aurrera ateratzeko, ama sahararrek egiten duten ahalegina. Euren seme-alabei bi hilabetetarako agur esan, eta gehienetan, ezagutzen ez dituzten pertsonen eskuetan utziz. Ama sahararrei toki berezia egin nahi izan dio hitz joko horrek.

Erakusketa argazkiak salgai izango dira tamaina ezberdinetan eta horrekin batera, nota bloka, orri-markatzaileak eta posta-txartelak egongo dira salgai erakusketan bildutako irudiekin. Bildutako diru guztia, Maiatzak 20 elkartera bideratuko da, Oporrak Bakean programaren barruan udan umeak ekarri ahal izateko.

Erlazionatuak

Amasahara: Erakusketa baino gehiago

Jon Miranda Labaien 2016 abe 18 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!