Amezketako frontenis txapelketan izena emateko azken eguna hilaren 25a

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 21a, 08:57

Amezketako VII. Frontenis Txapelketa ekainaren 1, 2, 8 eta 9an jokatuko da.

Neskak edo mutilak binaka, edo banakako modalitatean jokatu daiteke. Parte hartu nahi dutenek izena emateko azken eguna hilaren 25a dute, eta izena emateko 638 424 327 telefono zenbakia jarri dute.

Bikoteko 10 euro edo banaka parte hartuz gero, 5 euro ordaindu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!