Katxalin elkartearen hitzaldia balioanitzeko gelan

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 8a, 12:18

Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak hitzaldia antolatu du, bihar asteartea, maiatzak 16, 18:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan.

Bularreko minbizia goiz detektatzeari gero eta garrantzia gehiago ematen zaio eta honi buruz ondo informatuta egotea funtsezkoa da. Hitzaldia Donostiako Institutu Onkologikoko sendagile den Arrate Plazaolak emango du, eta bertan bularreko minbiziaren arrazoiez, tratamenduaz, prebentzioaz... hitz egingo du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!