Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

'Erradikalak gara' ikuskizunarekin ekingo diote Altzon martxoak 8aren inguruko ekitaldiei

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 2a, 19:17

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilariak bakarrizketa eta bertsoez osatutako Erradikalak gara emanaldia eskainiko dute, bihar, Altzon. Saioa Batzarremuñon egingo da, eta 19:00etan hasiko da. Emanaldiaren estreinaldiaren aurrekoa izango da.

Obraren egileek diotenez, «'erradikalak zarete' esaten digute. Eta 'nahi eta behar baino gutxiago' pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. 'Erradikalak gara' esango dizuegu. Eta 'nahi eta behar baino gutxiago' pentsatuko duzue».

Emakumeen afaria

Martxoaren 11n, larunbata, egingo dute emakumeen afaria Elordi elkartean, 20:30ean. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da eta elkartean bertan dagoen orrian idatzita, Karmen Muruari esanda edota 606434210 zenbakira deituta eman daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!