Ana Mari Amiano eta Ane Balerdi, saridunak

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 23a, 17:02

Altzo 2014-2015 Urtekariari dagozkion galderak erantzunez, lehiaketan irabazle suertatu dira Ana Mari Amiano eta Ane Balerdi. Erantzunak asmatu zituztenen artean egindako zozketan izan dira saridunak. Elkar liburu dendetan erabiltzeko 80 euroko txartela jaso dute. Irudian, bi saridunak, erdian Lurdes Murua Kultura zinegotzia dutela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!