Alkizako eskola berriaren proiektua erakusteko batzarra

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 23a, 10:16

Maiatzak 26, ostirala, 18:00etan Erretore etxeko kultur etxean izango da batzarra. Alkizako Udalak, Belburupe guraso elkarteak eta Alkizako eskolak deitu dute bilera.

"Urte luzez borrokatzen aritu ondoren", eskola berria eraikiko dutela jakinarazi dute eskola komunitatea osatzen duten eragileak eta "horrek guztion poza" ekarri duela.

Poza herritar guztiekin partekatu nahi dute eta bide batez eskola berriko proiektua erakutsi nahi dute. Horretarako herri batzar baterako gonbita luzatu diete herritarrei. "Proiektua azaltzearekin batera, etorkizunean nolako eskola eraiki nahi dugun azaltzen saiatuko gara" esaten dute batzarraren deitzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!