Abian da Txintxarriak Martxan egitasmoa

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 23a, 11:51

Gaur izan da Txintxarriak Martxan egitasmoaren lehen eguna. Alegiako Udalak eta Osasun Etxeak antolatu dute ekimena, erretirodunek ibilaldiak elkarrekin egiteko. Guztira 83 parte hartzaile animatu dira gaurkoan.

Bi ibilaldi mota egingo dituzte. Horietako bat luzeagoa, Ikaztegieta aldera joanez bidegorritik. Bestea, Alegian bertan izango da. Ondoren, bi taldeak elkartuko dira hamaiketakoa egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!