Idazkari-kontuhartzaile lanetan hasi berria da Oihan Ostolaza

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko eka. 11a, 10:03

Albizturko idazkari-kontuhartzailea da Oihan Ostolaza. Martxoan egin zuen urtebete idazkari moduan lanean. Albizturrez gain, Beizaman ere aritzen da.

Enpresaritza ikasketak egin, eta LAB sindikatuko hamabost urteko ibilbidea amaitutzat eman ostean egin zuen administraziorako jauzia.

Oposizioak prestatzen hasi, eta idazkari-kontuhartzaile lanetan ari da. "Oso gustura" ari da lanean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!