Aproximación a la prueba del CCSE (examen de nacionalidad), SOS Arrazakeriak elkarteko Carola Ibazetarekin. 4 saio. Doan.
13-16 urte bitarteko gazteei zuzendurik. Nadin Hussein Hernandezek gidatuta. 'Ezezagunak' liburua aztertuko dute.
16:45 / 17:45 / 18:45. 'Go!azen'-en 12. denboraldiaren estreinaldia. Sarrerak doan. 3 saio izango dira.
Ruben Ruizen 'Beti mugan' liburua aztertuko dute, Nora Urbizu Arozenak gidatuta.
17.00-19.00. Puzgarriak frontoian.Ondoren. Txokolate beroa.19.20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.19.30. Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.23.30. Kalume taldearen kontzertua txosnan.
Asteasu emakumeak elkartzeko gune atsegina: mahai-jolasak, eskulanak, kafea eta pastak.
17:30. Nutrizioa perimenopausian eta menopausian formazio tailerra udaletxeko ganbaran.
'Hamar marra' liburuaren ipuin kontaketa eta tailerra, Iraitz eta Izaro Lizarragarekin.
Alegiko zerbeza feria. 18:00. Ate irekiera. Euskal Herriko 11 artisau garagardo desberdin dastatzeko. 21:00. Zahagiardoa. 23:00. Ahantzi erromeria.
10-12 urte bitarteko gazteei zuzendurik. Nadin Hussein Hernandezek gidatuta.'Jessicaren itzala' liburua aztertuko dute.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketaren inaugurazioa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.
Frantziako Tour-erko lehen euskaldunari omenaldia. Gonbidatuak: Ion Izagirre, Mikel Landa, Markel Beloki, Eñaut Urkaregi, Irati Aranguren eta Maier Olano.
La dramática errante antzezlana, Adiorik ez Adiorik ez antzerkia norbere mugak gainditzeari, samurtasunari eta gizatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ongi hiltzean» oinarrituta, bizitzari alaitasunez aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia.
'Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.