10:30. Ekitaldi instituzionala, Plaza Zaharrean. 11:00. Martxaren hasiera. Tolosatik Ibarrarako bidea egin ondoren, atzera buelta egin eta berriro ere Tolosan amaituko dute. 13:00. Euskal Herrian plazan dantzaldia. 14:00. Bazkaria, Zerkausian.
Gosaria Samaniegoko ikasleekin.
17:00. Txokolatea, guraso elkarteak banatuta. 18:00. 'Oilategitik: 25 urte, 25 azal' erakusketaren inaugurazioa, udaletxeko ganbaran. 18:30. 'Oilategitik: 25 urte bertsoz bertso', bertso eta musika bidezko errepasoa, Manu Urruzola eta Martin Lizardiren eskutik, udaletxeko ganbaran. 20:00. Patata tortilla lehiaketa, gure elkarteak antolatuta. 22:30. Mus txapelketa, Alkizako ostatuan.
17:30. Nutrizioa perimenopausian eta menopausian formazio tailerra udaletxeko ganbaran.
3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin txokoa. Miriam Mendozaren eskutik.
'Go!azen'-en denboraldi berriaren estreinaldia.
18:00. Elikalur elkartearen aurkezpena festa. Ondoren. Luntxa.
'Euskadiko etorkinen ekintzailetza ekonomiko eta soziala'. Cynthia Vera, Saad Malec eta Ayman Seddik hizlariak izango dira.
'Bizitza baten txatalak' solasaldia. Lehengo baserritarren bizimodua jasotzen duen testigantza liburuaren aurkezpena, Onintza Enbeitaren eskutik.
'Txilarreko sukaldaria' dokumentalaren proiekzioa. Egileak bertan izango dira.
Joseba Tapia eta Koldo Izagirre. 'Mister Eleizedi' disko berriaren aurkezpena.
Isidro Larrañagaren omenezko jaialdia. 2022an zendu zen akordeoi jotzaile eta musika irakasle tolosarraren omenez antolatutako soinu jotzaileen jaialdia.
DBH4ko ikasleek antolatutako talo-jatea egingo dute Larrunarri frontoian, ikas-bidaia antolatzeko dirua biltzeko asmoz.
20:00. Pintxo-dastaketa, erroizpe elkartean. 22:30. Kontzertua, Izurri berria.
'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Gaztelaniaz.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.