09:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin. 12:15. Getariako musika bandaren emanaldia plazan. Ondoren. Laskotxaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar. 17:00. Sokamuturra plazan. 19:30. Talka taldearen 'Gure soinua' emanaldia plazan. 21:00. Zahagiardoa plazan. 22:30. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan. 00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko dituzte.
11:00. Haurrentzat jolasak eta tailerrak. 12:30. Ekitadlia. 14:00. Herri bazkaria. Ondoren. Bingoa. Bukatzean. Musika sahararra. Festa bukatzeko. Apar festa.
11:00. Meza nagusia. Jarraian. Toka txapelketa. Ondoren. Trikitilariak Laja II eta Lutxurdio. 17:30. Gazteen harri-tira saioa. Arratsaldean eta gauean. Laja II eta Lutxurdo trikitilariak. Ondoren. Trapazuloren jaitsiera.
18:00. Herri kirolak. Bidaniko gazteak vs. Albiztuko gazteak. Ondoren. Alaitz eta Garazi trikitilariak.
[ALDAKETA] Eguraldi iragarpena dela eta, Irumugarrietan izan beharrean Berastegin izango da. Ipuskoa Eferemidea, ekimen berezia. Leitza eta Amasako abesbatzak, Donostia eta Iruñeko orfeioak, Iruñea eta Tolosako txistulariak, Baigorri eta Iruñeko gaiteroak, Tolosako bordondantzariak, Iruñeko Duguna dantza taldea, Leitzako Aurrera dantza taldea, Bedaioko dantza taldea, Ansoko dantza taldea, Ainsako Viello Sobrarbe dantza taldea, Amaia Elizaran dantzaria, Luis Salesa eta Alvaro de la Torre musikariak, Jaione Olazabal eta familia, Eñaut Elorrieta eta Et Incarnatus orkestra.
19:00. Bakarrizketa: Getari Etxegarai eta Mirari Martiarena (Eztandak antolatuta). 21:00. Zahagiardoa. 22:30. Herriko bertsolariak.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Alpino Uzturreren mendi irteera Pirinioetara. Bielsako Espierba mendikatean dagoen Comodoto mendia (2.355 m.) igoko dute. Bielsako Pineta aterpean hartuko dute ostatua.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
6-11 urte bitarteko haurrentzat. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur jolasak, txangoak...
11-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.
'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Altzoko Salbatore Deunaren Elizara iritsiko da uztailean. Jendeak uztail osoan bisitatu ahal izango du, elizaren irekiera-ordutegian, eta sarrera librea izango da. Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.