09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia. 09:30. Eider eta Maider trikitilariek alaituriko diana. 11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa. Ondoren. Iñigo Etxenike DJarekin dantzaldia. 11:30-13:30. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan. Bukaeran. Apar festa. 18:30. Ertza konpainia (Alegia). Dantza akrobatiko afro garaikidea 'Un'we' (aurrestreinaldia) eta 'Otempodiz'. 19:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren, 16 urtetik gorakoentzat. Jarraian. Bingoa. 21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan. 22:00. Elektrotxufla taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta. 00:00. Klabelin Komik taldearen kontzertua. Txabi Abrego, Jon Rekondo, Juanma Ugarte eta gonbidatuak.
11:00. Meza Nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa. 13:00. Txupinazoa. Jarraian. Herri kirolak, auzotarrekin. Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Alabier eta Laja II trikitilariak. 17:30. Kalejira. Gauean. Izer eta Alabier.
Mozorro Eguna 14:30. Bazkari herrikoia. Kafe garaian. Euskal kanturrioa. Bazkal ondoren. Kuadrillen arteko jolasak. 18:30. Matraka elektrotxaranga. 21:00. Zahagiardoa. 23:30. Arrixku. 01:00. DJ Baxe. 04:00. DJ Kraken Eko.
17:00. Donosti Ereski taldeko schola gergorianista eta San Juan de la Peñako argi koroaren aurkezpena. 18:30. Alaitz eta Maider, Mirari taldea, Anje Duhalde, Hatxe, Maixa eta Ixiar, Janus Lester eta Et Incarnatus orkestra.
Lauterdiko Zizurkilgo Herria afizionatuen txapelketa. Promesa mailan: Zestau vs Murua. Elite mailan: Astiz vs. Etxaniz.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
11-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...
6-11 urte bitarteko haurrentzat. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur jolasak, txangoak...
08:00-09:30. Zaintza zerbitzua. 09:30-13:00. Udalekuak HH2-LH6 bitarteko haurrei zuzendurik.
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.
'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Altzoko Salbatore Deunaren Elizara iritsiko da uztailean. Jendeak uztail osoan bisitatu ahal izango du, elizaren irekiera-ordutegian, eta sarrera librea izango da. Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.