09:00. Diana Tolosa Udal Txistulariarekin. 10:00. Diana Konponezinak txarangarekin. 10:00. Amarozko Txirrindulari proba. Javier Goeneaga Memoriala. 10:30. Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak. 11:00. Buruhandiak. 12:00. Ajoarriero lehiaketa. 14:30. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria. 15:30. Haurrentzako puzgarriak. 16:30. Bingo musikatua eta auzokoen mus txapelketa. 19:30. Sagardo dastaketa Gautxori txarangak girotuta. 21:30. Parrilla afaria. 23:00. Sedientos de cumbia musika taldea. Ondoren. DJ Fulana.
Hernio-Gazumeko anfibio eta narrastiak bisita gidatua Alkizan. Ion Garin, Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia saileko biologoarekin.
10:00-12:30. Ongietorria. 11:00. Ibilbidea. 14:00. Bazkaria. Mobilette klasikoen erakusketa, zozketak, Totem taldearen kontzertua eta festa. 20:00. Bokatak.
Hostozabal basoen kudeaketa. Bigarren jardunaldia (praktikoa). Hizlariak: Aitor Onaindia Bereziartua (Basoa Fundazioa) eta Eneko Iturbe Otermin (Gipuzkoako Baso Elkartea).
Buruntzunzingo borda (gazta eta ardiak). Artzain txabola hau Arritzagako parejean kokatuta dago, kobre meategien ondoan. Mendiko ibilbidea ordu erdikoa da. Mendiko arropa eta oinetakoak eraman behar dira, ogitartekoa eta edaria. Doakoa. Izena emateko: 943 65 01 23.
11:00. Solasaldia. Krisi testuingurua eta honen eragina Tolosaldean. 12:00. Hamaiketakoa. Munduko janariak. 12:30. Tailerra. Atzerritartasun araudi berriaren azterketa. Hizketaldia: antzerkiaren funtzio soziala. Ander Lipus (Artedrama plataforma) eta Mikel Kaye (Miñan antzezlaneko aktorea). Goizean zehar. Chill out, haur txokoa, saskibaloia, ping-pong... 14:30. Bazkaria. Bazkalostean. Kontzertua. Dana D'Capricho. Eguraldi txarra eginez gero, Lapurdi plazan.
Soka-dantza Soka-dantza da Gipuzkoan «udal protokoloaren dantza adierazgarriena, berdintasunezko dantza inon halakorik badago». Hori dela eta, Gipuzkoa hitzaren milurtekoa ospatzeko erakunde ekitaldi nagusia euskal protokolo tradizional horretan oinarrituko da. Soka-dantzak Gipuzkoako herri-erakundeetako buruak batuko ditu, hala nola, Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusia, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidentea, Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea eta lurraldeko gainerako alkateak. Dakigunez, historian lehen aldiz egingo den gipuzkoar autoritateen soka-dantzan parte hartzera gonbidatu dira alkate guztiak, gipuzkoarron ordezkari diren neurrian.
Salbatoreko organoak. 'Erromantikotik euskal musikara'. Oier Gaston organoan (Urretxuko parrokiako organista titularra). Organo Cavaillé-Coll 1881.
Arineketan, Zaharrak berri. Haatik konpainiaren eskutik, Duo, Oihana Iguaran, Xabier Zeberio eta Nora Lopezekin batera.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Gure Zirkugunea udan. 2018 edo lehenago jaiotakoentzat. Akrobazia, malabareak, oihalak, kontortsioa, txangoak, igerilekura irteerak, zirku diziplina ezberdinak.
11-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...
6-11 urte bitarteko haurrentzat. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur jolasak, txangoak...
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Altzoko Salbatore Deunaren Elizara iritsiko da uztailean. Jendeak uztail osoan bisitatu ahal izango du, elizaren irekiera-ordutegian, eta sarrera librea izango da. Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.
Balerdipeko Erleak (eztia, polena, erregin jalea, kandelak eta propolia). Erlezainaren buzoa jantzi eta erleak gertutik ikusi eta eztigitzaren magia ezagutu. Doakoa. Izena emateko: 943 65 01 23.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.