Didau antzerki faktoriaren 'Beldartxo jauna', umeentzat.
San Bartolome Eguneko Haur Danborrada. 2008-2021 urteen artean jaiotakoentzat.
Intujai teatroren 'Zero-Zero: 0'0, numero borobila', helduentzat.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
6-11 urte bitarteko haurrentzat. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur jolasak, txangoak...
Gure Zirkugunea udan. 2018 edo lehenago jaiotakoentzat. Akrobazia, malabareak, oihalak, kontortsioa, txangoak, igerilekura irteerak, zirku diziplina ezberdinak.
08:00-09:30. Zaintza zerbitzua. 09:30-13:00. Udalekuak HH2-LH6 bitarteko haurrei zuzendurik.
11-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Patinajea probatzeko saioak, 2014/2019 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendurik. Ekainak 25-26 eta uztailak 2-3.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.