Aurrez aurrekoa. 'Musika aplikazioak zure smartphonean'. 2 ordu. Gaztelaniaz.
Jubilatuen Eguna. 12:00. Herri kirol jaialdia. 13:30. Jubilatuen bazkaria. Bazkalostea. Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek girotua. 18:30. Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia.
Odol emaileen hitzordua. Egunean bertan hartu behar da zita: 943 007884.
Intujai antzerki eskolaren 'Artearen komedian murgiltzen'.
Intujai antzerki eskolaren (klown) 'Sor (h)ori da!'.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
11-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...
6-11 urte bitarteko haurrentzat. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur jolasak, txangoak...
Gure Zirkugunea udan. 2018 edo lehenago jaiotakoentzat. Akrobazia, malabareak, oihalak, kontortsioa, txangoak, igerilekura irteerak, zirku diziplina ezberdinak.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.